Burdinaren eguna Urdazubin

Burdinaren eguna ospatu zuten larunbatean Urdazubin. Egun berezi horrekin Bizkaiko Muskiz herriarekin zuten hartu-emana oroitarazi nahi dute.

Urtero merkatariaren eta herriko monasterioko abadeen arteko negoziaketa antzezten dute herritarrek, eta aldi honetan ere, Muskiz herriko biztanleak gomita ukan dituzte. Aurten ere 30 bat muskiztar jin dira Urdazubira, bi herrien arteko loturak azkartzeko. Burdinaren eguneko antolatzaile eta antzerkiko protagonistetako batekin mintzatu da Inhar Iraizotz lankidea: