Baionako Ingurumen Auzitegiak Gatika (Bizkaian) eta Cubnezais (Girondan) arteko goi tentsioko linearen obrak lau hilabetez gelditzea erabaki du. Proiektua Frantziako eta Espaniako elektrizitate garraio sareek dute aintza eramaten, 400 kilometroko kable handi bat itsaso azpitik pasatzea da xedea. Baina hainbat elkarteek proiektu horren kontra egin dute itsas azpiko ugaztunak kaltetuko dituela salatuz. Horren ondorioz, Baionako Ingurumen Auzitegiak erabaki du 4 hilabetez Landetako eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduan obren gelditzea eta Frantziako RTE elektrizitate garraioaren sareak ikerketa bat egin beharko du ingurumen eragina aztertu dezan; aldiz, Bizkaian obrek aitzina segitzen dute. Orotara proiektu horrek 2.850 milioi euro kostako ditu.