Esperantza azken mementora arte atxiki badute ere, playoffetara ez ziren sailkatu Lapurtar arraunlariak 13 estropada jokatu dituzte uda honetan, KAE1 ligan edo bigarren mailan. Azken hiruak, joan den astean, 4 egun barne. 12-etarik 5garren bukatu dute txapelketa. Baina, iaz lortu bazuten playoffetara sailkatzea, aurten ez dute hirugarren lekua erdietsi. Denboraldia arras bururatu aitzin, Kontxa lehiaketa ospetsuan parte hartzeko kanporaketa jokatuko dute heldu den astean Lapurtarrek. Bestalde, emazteetan, jakin, Donostiako Arraun Lagunak taldeak irabazi duela Euskotren edo goi mailako liga. Talde horretan ari da Maider Bereau Senpertarra.