Mixel Esteban irakasle eta historialariak bere tesia aurkeztu berri du Ipar Euskal Herriko juduen tratamenduaz bigarren mundu gerlan, zazpi urteko ikerketaren ondotik. Ikerketa zailak, garaiko artxibo gehienak, 1944an desagertu baitziren okupazioa amaitzean. Hortaz, dokumentuak bilatzen ibili da Parisen, Berlinen eta Israelen. Atzemandako dokumentuen arabera, orotara hiru sarekada eta 125 pertsona deportatu izan ziren, denak Baionako geltokitik kontzentrazio esparruetara eramanak 1942 eta 1944 artean.