Angeluko Genêts futbol taldeko mutikoek dute Ipar Euskal Herriko maila gorena aurten. Joan den ekainean, Nationale 3tik 2ra igan ziren eta joan den larunbatean txapelketa berdinketa batekin abiatu zuten Angulemaren kontra. Helburu nagusia dute maila horretan egonkortzea taldea, mantentzea egin ahala fite erdietsiz. 28 jokalari ari dira, kasik denak amaturrak. Jada Ligue 1 mailan ari izan diren Toulon, Cannes edo Istres bezalako talde gotorren kontra lehiatuko dira Angeluarrak. Bidaia luze ainitz ukanen dute aurten. Horrek du aintzinkontu orokorra gehien bat emendatu aurtengo. Larunbatean, Fréjus-St Rafaelen zelaian jokatuko dute Genêteko futbolariek.