Tomateak, lursagarrak eta tipulak, sasoiko baratzeki kolpatuenak

Baratzezainek uzta aski txarra izan dute bereziki tomateetan. Aurtengo aroa nahasia izan da, eta baratzezain zenbaitzuk zailtasunak pairatu dituzte. Xomorroen presentzia, hezetasuna, joan den negu goxoa, udaberri biziki hotza... Hainbat faktoreengatik harrak eta eritasuna plantatu da izan tomateetan, lursagarretan eta tipuletan. Horrek lan zama emendatu die ekoizpenaren salbatzen saiatzeko.