Angeluko Hormadi izotz hockey taldeak denboraldi zaila bizi izan zuen. Alde batetik, emaitzen aldetik; eta bestetik, 450.000 euroko defizitari buru egin behar baitio. Hala ere, klubak orrialde berri bat ireki nahi du, Olivier Bouney lehendakari berria buru. Taldearen egituraren aldatzeko borondatea du, eta taldea urrunago eramateko prest agertu da.