Helene Charriton: «Terminaleko ikasleei hautu erabakikorrak nola hartu irakatsi behar litzaieke»

Udako bakantza garaia bururatzear da, eta laster heldu da ikasturte berria. Buruilaren 5ean abiatuko da, eta usaian bezala, ikasturte erabakigarria izanen da terminala abiatzen duten ikasleendako. Baxoaren urtea hasiko dute eta goi mailako ikasketak egin nahi dituzten horiek, hautuak egin eta hautagaitzak plazatu beharko dituzte. Baionako Aldazia orientazio eta formakuntza zentroko Helene Charritonek dioenez, «baitezpadakoa» da ikasturte hastapenetik erabakiak argitzen hastea, «bereziki atzerrian edo Hego Euskal Herrian edo atzerrian ikasi nahi dutenendako».