Lan istripuak salatzeko eta saihesten saiatzeko protokolo bat aurkeztu dute LAB, CGT, Solidaires eta FSU sindikatuek. Askotan isilduak diren gertakariak dira lan istripuak. Ipar Euskal Herrian, Mohamed Kichouhi garabi gidaria izan da lanean zendu den azken langilea, Baionan, 2022 urtean.