Baigorrialdeko Zaharrer Segi pilota elkarteak bere mendeurrena ospatu du aurten. Besta handia antolatua dute buruilaren 7an Baigorrin. Karia horretara, Ximun Larre kazetariak idatzitako "Zaharrer Segi, 100 urte pilotaren alde" liburua aurkeztu dute, euskaraz eta frantsesez. Lan horretan garaiko irudi zahar ederrak bildu dituzte. Larrek azaldu duenez, 1924tik hona, pilotak eta Zaharrer Segik ezagutu dituzten garai ezberdinak kontatzen entseatu da. Liburuaren lehen zatian, elkartearen sorrera eta bere lehen 30 urteak kontatu ditu Larrek, eta bigarren atalean, Zaharrer Segiko kide esanguratsuenen potretak gehitu ditu.