Le Temps d’Aimer la Danse dantza festibalaren 34. edizioa izanen da buruilean. Balletak, koreografia zentroak, bikoteak, bakarkako lanak... eklektizismoa izanen da aurtengo helburua. Dantza mota anitz ikusten ahalko dira, garaikidea, klasikoa, hip hop edota Sevillanak. Orotara laurogei hitzordu izanen dira 28 ikusgarri gela barnean eta 41 karrikan. Azken horien artean 37 urririk izanen dira. Horrez gain, Metz balletak Maule, Donibane Garazi, Bardozera eta Errenteriara zabalduko ditu bere urratsak.