Miarritzeko Maritzuli dantza konpainia, elkarte sare buru izendatu du, departamenduak. Hau da, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra elkartearen gisa, beste elkarteentzat sustengu bilakatzen ahalko dela. Claude Iruretagoienak sortua 1996an, Maritzuli konpainiak lan handia egin du bereziki euskal jantzien inguruan eta jantzi fondoa handia badu gaur egun. Dantzaren aldetik 80 bat kide ditu ere. Estatutu aldaketa horrekin beste elkarteekin transmisio lanetan aritzen ahalko da. Erran behar da Maritzulik jantzi fondo biziki aberatsa duela, hogei urtez, ikusgarri bakoitz elkarteak berak sortu baititu bere jantziak.