Hainbat obra proiektu Donapaleun. Joan den asteazkenean, kontseiluak bilkura publiko bat antolatu zuen merkatu plaza osoaren obren aurkezteko eta herritarrekin lantzeko nahiz eta oraindik obrak noiz hasiko diren ez duten aipatu. Ondotik, biharamunean, kontseiluan, hautetsiek aparkalekuen gaia aipatu dute, Bideak gunearen inguruko obrak eta azkenik, orain ofizialki Donapaleuko trinketa monumentu historiko gisa sailkatua dela. Bestalde, Arño Laborde hautetsia uda honetan zendu zenez, kontseilari berria bat sartu da Herriko etxean, Iban Lamarc.