Elkarrekin abiatu dute ikasturte politikoa EH Bilduk eta EH Baik, Donostian. Agerraldian mintzatu dira Mathilde Hary Iparraldeko abertzaleen bozeramailea eta Arnaldo Otegi Hegoaldeko koalizio soberanistako koordinatzailea. Ezkerreko independentistek hauteskundetan sekulan baino emaitza hobeekin egiten dutela sartzea azpimarratu du Otegik, eta Mathilde Haryk herri gisa indarrak metatzearen eta jendea mobilizatzearen beharra. Agerraldian zehaztu dutenez, EH Bilduk bere konferentzia politikoa eginen du irailaren 21ean, eta EH Baik bere biltzar nazionala azaroaren 23an.