Eskubaloian, Euskal Kostako neskak dira maila gorenean ari aurten Ipar Euskal Herriari dagokionez. Julene Arrijurria 15 urteko gazteak bere lehen minutuak jokatu ditu lehen taldearekin joan den aste buruan. Talenceko trebatze poloan sartu berri da bigarrenean, ikasketak eta goi mailako kirola uztartzeko xedez. Ostiraletan Euskal Kosta bere taldearekin biltzen da, aste buruko partiden prestatzeko. Nationale 1 mailako txapelgoa berdinketarekin hasi zuten La Roche Sur Yonen joan den astean. Igandean, Nantes hartuko dute Baionako Lauga gelan.