Laura Igantzi: «Ameriketara emigratu zuten euskal artzainen herriak lotuko ditu ibilbide batek»

Euskal Artzainak Ameriketan 2011n sortu elkartea da, eta Nafarroan du egoitza. Bere helburu nagusia AEBetan "Euskal artzain" gisa ezagutzen direnen bizi moldea eta lan baldintzak zabaltzea da, hots euskal artzainak nola bizi izan diren, nola lan egin duten eta nola itzuli diren. Berriki, Nafarroako gobernuak 15.000 euroko diru laguntza eskaintzen dio Ameriketako artzain elkarteari eta horrekin ibilbide baten osatzeko xedearekin dira. Laura Igantzi Ameriketako artzainen elkarteko presidentea gure goiz berriko gomita dugu.