Zinemaldia: 'Zortzitik infinitura', bidai bai euskal zinemaren historian

Euskal Zinemaren azken 50 urteetako historia labur baina sendoa kontatzen du Naia Lakaren 'Zortzitik infinitura' dokumentalak. 14 zinegile elkarrizketatzen ditu Miren Agur Meabe idazleak, Frankismoaren bukaeran euskaraz filmatzen hasi ziren zuzendariekin hasi eta egun nazioartean ere arrakasta biltzen duten zinegileekin bukatuz. Oraindik ere ekoizpenak sendotu behar diren arren, euskal zinema loraldian dela erakusten du Zinemaldian astelehenean estreinatu zen filmak.