Sistemen mantentzea eta espezializazio robotikoa ardatz duen BTS berria ireki dute Xiberoako lizeo profesionalean. Momentuz bi ikaslek egin dute bi urteko iraupena duen formakuntza berri horren hautua, baina izen-emateak oraino irekirik dira, baita alternantzian aprendiz gisa aritzeko ere. Landuko diren arloen artean dira, besteak beste, elkarlanerako 'Cobots' roboten, sistema konektatuen edota errealitate birtualaren baliapena. BTS berria robotikaren inguruko puntako polo teknologiko bat sortzeko lehen urratsa da Xiberoako industria enpresaburuentzat. Hori dela eta, ODACE elkartearekin lankidetzan ari da Sohütako lizeoa.