Daniel Oltzomendi: «Bizitegien konpentsazio arautegiak ez dio kalterik egiten turismoari»

6,1 milioi turistek bisitatu dute Ipar Euskal Herria urte hastapenetik. Azken zortzi hilabete hauetan, iaz baino %2 bisitari gutxiago zenbatu dira, bereziki, Lapurdiko kostaldean. Turista gehienek gau bakarra iragaten dute gure artean, eta Baionako besta garaian da jende kopuru handiena hurbildu. Agorrilean 3,5 milioi bisitari ukan ditugu eta maiatzean abantzu bi milioi. Daniel Oltzomendi, Euskal Elkargoko turismo arloko presidenteordearen ustez, agorrileko lehen hamabostaldiaren salbuespenarekin, turismoak ez du tokiko populakuntza trabatzen.