Amagoia Mujika: «Gazan gertatzen ari zena lehen pertsonan ezagutzea garrantzitsua zela pentsatu genuen»

Amagoia Mujika Berria kazetako zuzendaria eta Atef Abu Saif palestinarra izan dira Euskal Irratietako mikrofonoetan. Abu Saif, Palestinako idazle bat da eta ministro izana da. Gazan harrapatu zuten iragan urteko urriaren 7ko gertakariek, eta bertan izan zen abendura arte. Han ikusitakoak eguneroko batean idatzi zituen Gazaren bihotzetik, eta Berriak euskarara itzuli zuen. Orain Euskal Herrian da Atef Abu Saif, bere artikuluez gain, liburu bat ere argitaratu baitu Euskal herriko euskaldunen egunkariak.