Osagarrigintzako baliabide eskasia salatu dute Baionako ospitaleko langileek

Baionako ospitaleko 300 bat langile batu dira gaur, Frantzia osoko ospitaletako langileen lan baldintza txarrak salatzeko, astearte honetan. Baionako langileen kasuan, hirugarren mobilizazioa zuten, duela hilabete bat jadanik mobilizatu baitziren, ospitaleko zuzendaritzak 2002an «erauntsitako» 35 orduko tokiko akordioan gibelera egin nahi zuelako. Baina geroztik, negoziazioak blokeaturik segitzen dute. Sindikatuen arabera, «zuzendaritzak engaiamenduak galdetzen dizkie langileei, baina haiek konpromiso oro errefusatzen dituzte».