Duela sei egun Valentzia eskualdean, Espainian, gertatu den uholde ikaragarriaren ondorioak gero eta larriagoak dira, hildakoen kopurua egunez egun handitzen ari baita. Azken zenbaketen arabera, 214 dira hildakoak, eta 1.900 pertsona desagertuta daude.
Euskal Herritik 100 suhiltzaile inguru abiatu dira Valentziara, horietatik 30 Nafarroatik eta beste 70 Euskal Autonomia Erkidegotik. Gainera, beste hainbat boluntario ere bidean dira Valentziara, sokorri, polizia, eta erizain lanetan aritzeko.
ELEKTRIKARI batekin hitz egiteko aukera izan dugu, bere izena publikoki eman nahi ez duena. Asteazken arratsean iritsi zen Valentziara, bere elektrika-enpresak boluntarioak eskatu baitzituen hondamendi gunean lan egiteko.
Bestalde, Hego Euskal Herriko hainbat herritan janari, ur botila eta arropak biltzeko guneak ireki dira Valentziara bidaltzeko.