“Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu” lemapean iraganen da aurtengo Lurrama, eta Korsika izango da herrialde gonbidatua. Ohorezko gonbidatua Karine Jacqumart izango da, FoodWatch erakundearen Frantziako zuzendaria. Aurtengo berezitasuna da astelehena jai eguna izanik, hitzorduak igande gauera arte luzatuko direla. Larunbatean, Punttu Kakotx eta Kontrabandaren kontzertuak izango dira, eta igandean Bilabal, Cumbian Bero eta Bele taldeenak.
Lurramako antolatzaileek adierazi dutenez, oraindik laguntzaileak bilatzen ari dira, bereziki iganderako.