Hiru probintzietako CPTS egiturak bilkura publiko bat antolatzen du azaroaren 5eko astearte gauan, Donapaleun. Bertan, osasun elkarte horren xedeak eta proiektuak aurkeztuko dira.
Baxe Nafarroan, Xiberoan eta Biarnoko zati batean lan egiten du elkarteak, osasun arloko profesionalen arteko komunitate bat sortu eta indartzeko, eta pazienteen ibilbidea errazteko. Martxoan sortu zuten elkartea, eta ordutik diagnostiko bat egin dute lurraldearen beharrak finkatzeko, bai profesionalen aldetik, baita pazienteen aldetik ere. Orain, behar horiei erantzuteko proiektuak antolatuko dituzte. Jenofa Lamarque CPTS-aren koordinatzaileak xehetasun guztiak azaldu dizkigu.