Valentziatik heltzen diren berriak gero eta ilunagoak dira. Joan den asteartean emandako uholdeek sortutako hondamendiak jadanik 217 hildako utzi ditu, eta 1.900 desagertu inguru.
Elkartasun ekimenak ugariak izan dira Euskal Herritik ere. Dagoeneko 100 suhiltzaile Euskal Herritik abiatu dira Valentziara. Haien helburua soto eta garajeetako ura hustutzea izango da, eta horretarako 114 ur ponpa eraman dituzte, eta makinaria pisutsua ere. DYA eta Gurutze Gorriko bolondresak ere mobilizatu dira Valentziara joateko, Massanassa herrira zehazki.
Baina herritarrengandik ere, elkartasun uholdea handia izaten ari da txoko guztietan. Euskal Herriko 54 elikagai banku aktibatu dira Valentzia laguntzeko, eta gure eskualdean, bereziki Anaka-Puiana auzo elkartean, Embajador Aristegui plazan zentralizatu dute elikagai eta material bilketa asteburu osoan zehar. 200 bolondres baino gehiago bildu dira ostegunaz geroztik