Iñaki Berhokoirigoin: «Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle»

Gaur arratsean abiatuko da Lurrama, Bidarteko Estian egingo den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratuko da. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan izango dira.

Lurrama, Ipar Euskal Herrian urtero antolatzen den azoka bat da, nekazaritza eta elikadura burujabetza sustatzeko helburua duena. Azoka honek, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutzea du helburu, eta, aldi berean, laborantza eredu iraunkorrak sustatzen ditu.

Iñaki Berhokoirigoin, Lurrama azokako lehendakaria, gure eguneko gonbidatua izan da. Aurtengo lema, gonbidatua den Korsika herrialdea eta ohorezko gonbidatua den Karine Jacquemart izango dira mintzagai.