Hiru probintziak Baxe Nafarroa, Xiberua eta Biarnoaren parte bat dira. Jakin Frantziar Estatuan CPTS gero eta gehiago direla, eta lehena duela 5 urte inguru sortu zela. CPTS (Communautés Professionnelles Territoriales de Santé) egituren helburua osasun arloan dauden eskasiak eta beharrak aztertzea eta arazo horiei erantzun bat ematea da. Barnekaldeko CPTS honek diagnostiko bat egin du, lurraldeko pazienteen eta osasun profesionalen beharrak identifikatuz.