13. Edizioa ospatzera itzultzen da aurten Zinegin Euskarazko film festibala

Azaroaren 21etik 24ra iraganen da Hazparneko Haritz Barne zinegelan Zinegin jaialdia, eta bertan programazio ugaria ikusteko aukera izango da. Donostiako film festibalean izendatuak izan diren filmak, hala nola "Puzzleak" eta "Azken Erromantikoak", ikusi ahal izango dira, baita "Arg(H)itzen", torturaren inguruko dokumentala ere. Horrez gain, ostiralean zine-kontzertu bat eskainiko da Tattola gaztetxean, urririk. Programazioa osorik ikusteko, Zinegin-en webgunera jo dezakezue. Sarrera gehienak 3 eurotan daude salgai Eihartzea kultur elkartearen Helloasso orrian, hemen.