300€ko Isuna, Horietariko 100 Gibelapenarekin. Hala zer galdegin duen prokuradoreak ELBko animatzailearendako. Astearte honetan epaitu dute Pauen, DDPP zerbitzu sanitarioetako agente bat iraintzeagatik 2023ko ekainean, ekintza batean. Eta prokuradorearen eskaerari gehitu behar zaio salaketa pausatu zuenak euro sinboliko bat galdegin duela. Azken honek azpimarratu du iraintzat hartu zuela “bourreau” hitzaren baliatzea ekintza hartan eta bortizki hunkitua izan zela.
ELBko defentsak azpimarratu du bere aldetik, kanpoko hazkuntzaren kontrako auzia zela hor, eta deusek ez zuela frogatzen nork bota zuen oihu hori. Emaitza abenduaren 17an emanen du Paueko auzitegiak, erreportaia eskainiko dizuegu 7.45tan.