Frantziako Legebiltzarrak azaroaren 19an itxi nahi du 2025erako Aurrekontuen Lege Proiektua lehen irakurketan. Lege proiektu horrek, diru murrizketa handiak aurreikusten ditu hainbat kolektibitaterentzat. Ipar Euskal Herrian, departamendua, elkargoa, Baiona, Biarritz eta Angeluko herriak barne dira.
Hau da, normalki kolektibitateei zuzendu diruztatzea ez da eginen : 1,7 milioi Baionako herriarentzat, 1,3 milioi Biarritzentzat edota 3 milioi euro Euskal elkargoarentzat.