Urtero bezala, Table du soir egiturak neguko sasoia abiatu zuen asteartean. Aurten hirugarren urtez, udan ere bazkariak eskaini dituzte. 2023-2024 sasoian zehar orotara 25 000 otordu apailatu dituzte laguntzaileek. Bataz-beste, egunean ehun pertsona hurbiltzen dira bertara jatera. Uda honetan, usaian baino emazte gehiago izan dira, hots hartzaileen %13.
Aurten ere « Foulée du partage » izeneko lasterkaldia antolatzen du elkarteak dirua biltzeko, azaroaren 24an. Iaz 1200 lasterkarik parte hartu zuten.