Protesta Baionako ospitalean, ordutegien berrantolaketa dela eta

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lanaldien berrantolaketa proiektuak arrangura pizten segitzen du. Astearte goizean Cam de Prats egiturako langileen parte batek protesta egin du erietxeko bideetan eskuorriak banatuz. Berrantolaketa proiektu horrek RTT egun kopuruak murriztuko lituzke. Ospitaleko zuzendaritzak berrantolaketa hori defizit handiegia saihesteko neurri gisa defendatu du. CGT sindikatuak deitua zuen astearteko mobilizaziora, anartean UNSA sindikatua zuzendaritzarekin negoziaketan delarik.