Zailtasunak ukaiten ari ditu Donibane Lohizuneko poliklinikak, bere larrialdi zerbitzua bizirik atxikitzeko. Irailetik hainbat gauaz bertan behera utzi dute zerbitzua, mediku eskasa dela eta. Badira hiru hilabete urgentzietako hiru mediku protesta-geldialdian direla, berrantolaketa plana salatzeko. Izan ere, urtarriletik goiti, zuzendaritzak mediku bat gutxiago jarri nahi du eguneko larrialdi zerbitzuan, gaur egun, bi direlarik. ospitaleko buruen nahia betetzekotan, egunez eta gauez mediku bana geldituko ziren bakarrik. Zuzendaritzak beharrezkoa ikusten du mediku kopurua apaltzea, defizitaren ziloa txikitzeko, urgentzien aktibitatea ere apaldu dela argudiatuz. Gaur egun, berrogei paziente inguru hurbiltzen dira egunero Donibane Lohizuneko larrialdietara, eta bataz beste, paziente bakoitzak bost oren eta 24 minutu behar ditu behar bezala artatua izateko.