"Alemanian 747 egün preso egon ondoan, nola ezkapi nizan ?" Pierre Cocosteguy Gamerararen historia aipatzen düan libürüa plazaratü berri dü Xiberoko Ikerzaleak alkarteak. Libürüan kontatürik da, bigerren gerla mundialaren denboran, nola bi lagünekin ezkapi zen Alemaniatik eta Frantzia zeiharkatü ondoko, etxeala berriz ützüli zen. Pierre Cocosteguy berak, ützüli bezain sarri idatzi züan kontakizün hau, libürüan erakurten ahal dena. Denis Cassard Ikerzaleak alkarteko kideak eraman düan ikerlanaren anotazioneek aldiz, egiaztatzen düe kontakizüna. Libürüa, Mauleko Xibero Bio saltegian eta Atharratzeko Lilou Prentsa saltegian eros daiteke.
Ahapetik
Ahapetik 12-12-10: Ramuntxo Ado arrantzalearekin, Donibane ziburuko kaiak zeharkatuko ditugu