Laborarien emanaldia urriaren 9

Irulegiko sormarkako Arnoa egiteko mahats biltzea, aste huntan hasi da.
Confédération Paysanne-k Pariseko Esnearen etxea okupatzen du, ilhabete bat huntan. Interprofesioneko buruzagiek galdeginik, auzitegiak laborarier hortik joaitea manatu du.
Agalaxia, ardietako eritasuna zertan da, zer egin horren garraitzeko, gogoeta aratsalde bat izanen da astelehenean, Aizitzen.
Azkainen, laborantxa beti bizi dela eta azkartu behar dela. Aste undar huntan, Pastore Lore besta eginen da. Igande goizean, Larrunetik, pottoken herrirat jaustea.
“Jatekoa eta osagarria” izanen da aurtengo Lurramaren gaia. Ilhabete undarreko hitzordua.
Hurbilago, Aldudeko ibarreko ate idekitzeak. Ardi buru beltzen geroa nola ikusten den, Kanaldude telebixtak eremanen du debate hori.


{simpledownload href=/aitzur eta jorra/aitzur101009.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}