Badaude ekimenez lepo dauden asteak eta irailak 28 eta urriaren lehenaren artean izandakoa, hoietako bat izan zen. Ostegunez Mogambon PLUTÔT MOURIR eta FORBIDDEN WIZARDS aritu ziren, baita BATAALLA eta HIGH taldeen arteko split EP-a eman zidaten, ostiralean leku berean Oi! kontzertua egon zen ORREAGA 778, MARCHING ORDERS eta KALEKO URDANGAK taldeekin, larunbatean NEKAZALPUNK jaialdia ospatu zen Elizondon eta bertan jo zuten RECLUSION, PEEDOH, ASINUS, ITZALA eta RAS taldeak entzunen ditugu, amaitzeko, igandean KILOMETROAK ospatu zen Oreretan eta ESTI MARKEZen kontzertuan egon ginen