Bizirik: Alternatiben Herrixka

Gaurko Bizirik irratsaioan, Alternatiba Herrixka ekimenaren inguruan hitzegin dugu, baina zer da alternatiben herrixka? Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka. Aukera indibidual, kolektibo, nahiz lurralde eta sistema mailakoak ezagutzera ematen dituena, beste bizi-eredu baten garrantziaz ohartaraziz, eta jokabideen aldaketa bilatuz.