Lau haizeetara | Enpresak eta langilegoa: gabeziei erantzun

Enplegua zertan da Ipar Euskal Herrian? Zer kezka dituzte langileek? Eta enpresek? Galdera horiei erantzuteko xedez, Euskal Hedabideek Lau haizetara emankizuna hedatu zuten atzo arratsean Kanalduden: Maite Ubiria kazetariak gidatu zuen Baionako L’Argente lizeoan grabatutako saioa. Merkataritza eta Industria Ganberaren datuak izan dira gogoetaren abiapuntua, urrian aurkeztu baitzuten ekonomia barometroa, eta Andre Garreta presidenteak orduan aipatu baitzuen Ipar Euskal Herriko Enpleguaren webgunean zenbat eskaintza ziren: 7.000. Euskal Hedabideek datu horren gibeleko «errealitatea» aztertu nahi izan dute saioan.