Aldi huntako mintzalekuan oraino aktualitate gorrian den Koronabirusa dugu berritz ere aipagai. Lehen lerroan borrokatzen diren medikuak gurekin izanen ditugu: Donostiako Ospitaleko Zainketa Intensiboan ari den Felix Zubia eta Angeluko COVID-19 unitatean ari diren Alexandre Inchauspe eta Amaia Bidart medikuak. Bestalde Hegoaldeko laborategietan egiten diren ikerketak aipatuko dauzkigu Elhuyar aldizkariko kazetaria den Ana Galarraga. Azkenean, zoin diren konfinamenduaren ondorioak adineko jendeentzat erranen dauku zahar etxeetako zuzendaria den Anne Marie Bruthék.