Hilabete honetako mintzaleku saioan euskarazko irakaskuntzan hamarkada luzez lanean aritu aritu diren erakasleekin mintzatuko gira. Seaskak 50 urte pasako bidea ibili du gaur eguneraino, eta bide horretan urte luzez bidaide izan dira hainbat erakasle eta horiek omendu zituzten aurtengo Herri Urratsen. Horien artean ziren besteak beste, gure hiru gomitak Peio Urriza, Maddi Zubeldia eta Odile Bethart Lacroix. Beren ibilbideaz, bizipenakz eta ikuskeraz interesatu gara.