Bardako Mintzaleku saioan, etxebizitzaren gaia jorratu dute Herrian Bizi plataformako kideek. Zenbaki adierazgarriak oroitarazi dituzte, Ipar Euskal Herrian den errealitateaz ohartzeko. 20.000 bizitegi sozial badira, eta 40.000 bigarren etxebizitza; hots, bikoitza. Gainerat, 12.000 bizitegi huts badira. 2021etik 2026ra arte, Euskal Hirigune Elkargoak onartu Etxebizitzaren Tokiko Planak ez duela egoera zuzenduko diote. Preseski, herrian bizitzeko eskubidearen alde mobilizatzeko deia zabaltzen du Herrian Bizi plataformak. Hitzordua larunbat honetan eman dute, arratsaldeko 15:00etan, Baionako suprefetura aintzinean.