Euskal hedabideak elkartzen dituen Ahoan Bilorik Gabe emankizunean hilabete hontan Leoni Aguergaray erizaina eta hautetsia elkarrizketatu dugu. "Nire betiko asmoa zen berriz Euskal Herrira etortzea, zantza ukan dut, izugarriko goxotasuna da herrian lan egitea" azaldu du elkarte batean adindun eta herbaldin diren jendeen artatzen lan egiten duen emazte xiberotarrak. Aguergarayk bere lurraldeko osagarriaren egoera eta lurraldeari buruz mintzo da.(kazeta.info)