Anaiz Funosas: "Erakunde armatua desagertzeak ez du gatazkaren arazoa konpontzen. Ez da hori jokoan dena gaur, prozesu bat izan behar du"

Bake Bidea herri mugimenduko bozeramailea den Anaiz Funosas elkarrizketatu dugu hilabete honetan Ahoan Bilorik Gabe emankizunean. Funosasek Euskal Herriak bizi duen bake prozesuari buruzko gakoak eman ditu: "Blokeo egoera batean gaude, Estatuak jarrera horretan daude. Arriskua bada etsipenean sartzen bagara eta ez badugu gehiago sinesten abian jarri den metodoan eta ez badugu sinesten gakoa gure eskuetan dela".