Mahain ingurua: Hendaiako hautagaiak

Iparraldeko herriko bozetako puntu beroak ikutzen segitzen dugu Euskal Irratietan ,eta Hendaiaz mintzatzeko bost hautagaiak izan ziren Antxeta Irratian; Jean Battitt Salaberry, Kotte Ezenarro, Richard Beitia, Iker elizalde eta Eric San Martin hautagaiek osatu zuten mahain ingurua; hiriko gai inportanteenak izan ziren bertan aipagai, ikastola noski tartean.