Joan den igandean, Urriaren 19, Larazabalen bururatu da, Baxe Nafarroan 10 egunez iragan diren “Euskararen urtaroa” izeneko ekitaldiak. Euskararen erabilpena sustatzeko azken egun hortan debate bat iragan da hautetsi eta herritarren artean. Lehen parte batean E.Baxokek aurkeztu du euskararen egoera Baxe Nafarroan eta Inaki Martinez de Lunak Hegoaldeko Instituzioen Hizkuntza politiken ekarpenak jorratu ditu.Ondoko debatean, tokiko hautetsiek eta herritarrek euskararen erabilpena areagotzeko egiten dena eta egin ditaikena barnatu dute.