Departamenduko hauteskundeen lehen eztabaida izan da barda euskal Irratietan.
Baiona erdikaldeko edo Baiona 3 bozka eremuko hautagaiak izan dira gure estudioetan, Kantonamenduen erreformaz, departamenduaren eskuduntza edo konpententziez, edo sozial kapituluaz mintzatzen. Maria Christine Aragon sozialista, Xabier Parrila Etxart zentro eskuinekoa, Pierre Casenave EH Baiko abertzalea eta Isabelle Labadie berdea izan dira eztabaidan