Euskal Mendia kantonamenduko 2 garren itzuliko hautagaiak mahain inguruan ginituen barda.
Pepela Mirande eta Annick Trounday zentro eskuinekoak, eta Antton Kurutxarri eta Léonie Aguergarrai EH Bai-ekoak.
Jorratu ditugun gaietan, erran nahi baitu sozial arloko laguntzak, zerbitzu publikoen atxikitzea, edo laborantxa-ren etorkizunaz, eztabaida bizirik ez da izan haien artean, bakoitzak bere proposamenak egin baditu ere.
Ipar Euskal Herriko biharko instituzioaz arizan dira ere 4 hautagaiak. Eta Nahiz Lurralde elkargoa defenditu duten, Prefetak luzatu EPCI edo herri elkargo haundiaren alde lan eginen dutela adierazi dute, kostaldea eta barnekaldearen arteko oreka segurtatzeko.