Euskal herriaren irudia

Mahain-ingurua Eneko Gorri, Rémi Rivière eta Ximun Carrère-ren eskutik.

Gure gizartean, irudiak ezinbesteko garrantzia hartu du hedabide guzietan eta gure iritzien eraikuntzan eragin handia du. Gaur egun, irudietaz egina den erabilpenak, beren egiazko zentzua susmatzeko giltzak ukatea beharrezkoa bilakaarazi du. Irudiekiko heziketaren garrantzia aurreratzen du, informazio okerretaz babesteko.

Gizarteko problematika hori gureganatu dezakegu eta heldu den galdera, gure bertako hedabideetan irudiaren erabilpena zein izaten ahal den.

Gai hortaz gogoetatzeko, Biarritzeko Mediatekak eta Euskal kultur erakundeak mahai inguru bat antolatuko dute, hiru hizlariekin, adibide konkretuetan oinarrituko direnak eta publikoarekin elkarreragina sustako dutenak: Lehen denbora batean, euskal hedabideetan den irudiaren erabilpena aipatuko dute, ondotik, hedabideetan Euskal Herriaren irudia zoin den aztertzeko.


{simpledownload href=/mintza leku/irudia.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}