68ko maiatzaz mintzaldia antolatu du EH Baiek aste hondarrean. Atzo eta gaurko erronkak aipatu dituzte gomita desberdinekin eta preseskiago, zer emantzipazio proiektu 21garren mende honetarako. 68ko maiatzetik abiatuz, etorkizunera begira hainbat ideia atera dira, eraldaketa ekartzen duten hainbat proiektu alternatibo eta elkartasunekoak.
Produktibismoarekin bukatzearen beharra azpimarratu du Christophe Aguiton sindikalista ezagunak, eta feminismoaren eredua azpimarratu dute Hartzea Lopez Arana mugimendu alternatiboetan ezagutua denak eta Lola Garcia, PAF mugimendu feministako kideak: