EHLG-ko lagunak

EHLG-ren kontrako auzia hurbiltzen ari da.
Gomitak: Mixel Bidegain , Peio Iralur, J.Pierre Etcheverry, Daniel Oltzomendi, Bixente Eyherabide.

Lurraldeko kolektibitateen erreforma

Lurraldeko kolektibitateen erreformak zer ondorio izanen du euskal herrian.
Eztabadalariak:  Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, Barthelemy Aguerre Amikuzeko kontseilu orokorra, Jean Michel Galant Garazi Baigorriko herri elkargoaren lehendakaria, Battit Ameztoi Uztaritzeko hautetsia, Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta kontseilu orokorra eta Pierre Haizaguerre Hazparneko herri elkargoko lehendakaria .

Pastorala

Pastoralaren geroa
Mintzalari : J.Louis Davant, Pier Pol Berzaitz, Mixel Etxekopar, Patrick Queheille, Jean Bordaxar eta Dominika Recalt. Allande Boutin solasen buru.

Euskal nortasuna

alt




Mintzaleku, Jojo Bidartek zuzendurik

alt

Jojo Bidart
(Baigorri, 1957)

Batxilergo zintifikoa lortu eta gero, fisikako ikasketak egin zituen Bordelen. Metriza ukan arte han egon zen eta ondotik Iparraldeko barnekaldera itzuli zen lanaren aurkitzeko. 1981 urtean Irulegiko Irratiaren sorrera bultzatzen du eta baita Nafarroaren Eguna sortzeko bultzada eman ere.1986 urtean, bost edo sei urtez Xalbador kolegioan lan egin zuen fisikako erakasle gisa, beti irratiaren osatzailea izanez. Bernat Etxepare lizeoa sortu zenean, denbora erdiz fisikako erakasle gisa lan egiten hasi zen. Manera horretan bere denbora Irulegiko Irratia eta lizeoko lanaren artean partekatzen du.